- Api 10, 2018
- Máster in Innovative Enology
- 0
Erminio Monteleone UPV/EHUren Enologia Berritzailerako master ofizialeko irakaslea da, eta Florentziako Unibertsitateko Nekazaritza, Elikagaiak eta Baso Sistemen Kudeaketa Saileko irakaslea. Elikagaien analisi sentsorialean, artikulu zientifikoetan eta argitalpenetan esperientzia luzea izateak eta nazioarteko proiektu askotan parte hartzeak eta zuzentzeak bihurtzen dute Europan analisi sentsorialaren erreferente nagusietako bat. Izan ere, Italiako Analisi Sentsorialaren Elkarteko (SISS) presidentea da, eta Europako Analisi Sentsorialaren Elkarteko (E3S) zuzendaritzako kidea.
Duela gutxi, elkarrizketa egin zion “Enólogos” aldizkari espainiar ospetsuak, analisi sentsorialaren orainari eta etorkizunari buruzko iritzia eman zezan, bai eta elikagaien kalitatea hobetzeko oraindik erabili ez diren potentzialtasunei buruzkoa ere, ardoa barne.
Irakurri artikulu osoa HEMEN.