Helburuak eta gaitasunak | Enologia Berritzailea Masterra

  • Home
  • Helburuak eta gaitasunak

HELBURUAK

Unibertsitate master ofizial honek goi mailako prestakuntza eskaintzen die mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean lan egin nahi duten profesionalei.

Merkatuari eta mundu osoko merkataritza estrategiei buruz dituzten jakintzak oinarri hartuta, profesionalak gai izango dira: jardunbide egokiak aplikatzen, merkatuaren eskaeren araberako produktu sorta bat modu integralean definitzea ahalbidetuko duten analisi sentsorialeko; produktuen definizio eta kudeaketa berritzailean laguntzen; mahastiaren potentziala eta ardoa egiteko prozesuak ahalik eta gehien aprobetxatzea lortzen; eta berrikuntza teknikoa, prozedurazkoa eta komertziala sustatzen, antolakundeen arrakasta ziurtatzeko.

GAITASUNAK

Unibertsitateko master ofizial honekin, ikasleek honako gaitasun hauek izango dituzte:

  • Oinarrizko jakintzak izango ditu eta ulermen hobea ideiak garatzeko eta/edo aplikatzeko, oro har ikerkuntzaren esparruan.
  • Ingurune berri edo ezezagunetan arazoak konpontzeko jakintzak, ulermena eta gaitasuna izatea, bere espezialitatearekin lotutako testuinguru zabalago edo diziplina anitzekoen barruan.
  • Datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gai izatea (normalean, zein bere espezialitatearen eremuan), gizarte, zientzia edo etika gaiei buruzko hausnarketa barne hartzen duten arrazoibideak emateko.
  • Ondorioak eta horien oinarri diren jakintzak eta fundamentuak publiko espezializatu eta orokorrari argi eta garbi jakinaraztea.
  • Teknikak izango dituzte ikasketekin modu autogidatuan edo autonomoan jarraitu ahal izateko.
  • Aholkuak emango dituzte upeltegiak hartu beharreko kudeaketa agronomikoko ereduen definizioari eta inplementazioari buruz, bakoitzaren produktu sortak ase ditzan bere xede merkatuko kontsumitzaileen gustuak, ingurumen kezkak eta finantza aurrekontuak.
  • Gustu berriak, merkatu eta kontsumitzaile berriak, modak eta joerak identifikatzeko gai izango dira, produktua merkatuaren eskarira bideratzeko.
  • Azken aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak aplikatzeko gai izango dira ardogintza teknikei eta produktuen merkaturatzeari eragiten dieten prozesuetan, kontsumitzaileen eskaera berriak aseko dituzten ardoak egiteko eta merkaturatzeko.
  • Teknika berritzaileei eta ardogintza prozesuarekin eta produktuen merkaturatzearekin lotutako prozesuei buruzko jakintzak eskuratuko dituzte, kontsumitzaileen eskaerei erantzuten dieten ardoak egiteko eta merkaturatzeko.
  • Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresetan erabakiak hartzeko prozesuan hartuko dute parte, estatuko zein nazioarteko inguruneetan.
  • Ardoaren analisi sentsorialerako jardunbide eta metodo zientifiko egokiak aplikatuko dituzte, mahatsa heltzean eta ardoa egitean sor daitezkeen arazoak identifikatzeko, eta, horrela, ardoak ikuspegi sentsorialetik karakterizatzeko eta ardo mota desberdinak identifikatzeko.