PROGRAMARAKO SARBIDEA
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitatea (UBx) elkartu egin dira Enologia Berritzailea Master Ofiziala eta Bordele eta Akitaniako Ecole Nationale Supérieure des Sciences Agronomiques ikastegiak eskainitako Sciences de la Vigne et du Vin Masterra batera eskaintzeko. Hortaz, UPV/EHUren Enologia Berritzailea Masterra egingo duten ikasleek aukera izango dute bai UPV/EHUko zein UBx-ko masterreko titulua lortzeko.
Nazioarteko proiektu honek doktorego tesi bateratu bat egiten hasteko aukera ere emango die ikasleei.
Titulazio bateratu honek mahastizaintzan edo mahastizaintza eta ardogintza enpresen kudeaketan espezializatu nahi duten ikasleak ditu helburu, bakoitzak egindako ikasketa planaren arabera:
- Enologian graduatuak (Mahastizaintza/Enologia). “Master de la Vigne et du Vin (Institut des Sciences de la Vigne et du Vin, ISVV)” titulaziorako sarbidea.
- EAZ/MK/FA/EAZZB/ZSAP (Mahastizaintza eta ardogintzako enpresen kudeaketa) graduatuak: “Master of Science Vineyard & Winery Management (Bordeaux Sciences Agro, BSA)“ titulaziorako sarbidea.
EAZ: Enpresen Antolakuntza eta Zuzendaritza
MK: Marketina
FA: Finantzak eta Aseguruak
EAZZB: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza
ZSAP: Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa
UPV/EHUren Enologia Berritzailea Master Ofizialeko ikasleek masterreko tesia bat, 30 ECTS kredituren baliokidea, egin beharko dute (urtarriletik ekainera bitartean) profesionalizazio practicum baten bidez Bordeleko upategi edo ikergune batean.
Ikasleek UPV/EHUko matrikulazio tasak baino ez dituzte ordainduko, eta salbuetsita egongo dira UBx erakundearenak ordaintzetik (ISVV – Institut de la Science de la Vigne et du Vin edo Bordeaux Sciences Agro, aukeratutako espezialitatearen arabera).
IKASLEEN TESTIGANTZAK
NIRE TESIA 180 SEGUNDOTAN
Manon Thaunay
“Klima-aldaketaren eragina Errioxako mahats-barietateetan”
Pierre Mariet
“Oxigenoaren kudeaketa eta kontrola ardoa egiteko prozesuetan”
Yixin Yin
“Espainiako ardoa esportatzeko estrategiak Txinara COVID-19aren ostean”
Mónica Galar
“Mencia mahatsarekin egindako ardoen kalitatearen ebaluazioa eta deskribapena”