Sariak | Enologia Berritzailea Masterra

2021-2022 SARIA, PRESTAKUNTZA APROBETXAMENDU ONENEI

UPV/EHUren Enologia Berritzaileko Masterraren batzorde akademikoak 1.200 eurotako saria iragartzen du 2021-22 ikasturteko prestakuntza aprobetxamendurik onenentzat.

CAMek ezarritako protokoloaren arabera, HEMEN eskuragarri, hautagaiak master amaierako tesia 2021-22 ikasturtean defendatu duten ikasleak izango dira eta gaindituta izan behar dituzte titulu akademikoa lortzeko beharrezkoak diren kreditu guztiak.

Hautagaitzak 2022ko azaroaren lehen hamabostaldian aurkeztuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin.