Metodologia eta ebaluazioa | Enologia Berritzailea Masterra

  • Home
  • Metodologia eta ebaluazioa

METODOLOGIA

Honako hauek sartzen dira master honetan erabilitako irakaskuntza metodologian:

  • Ikastaroaren edukiarekin lotutako adituen hitzaldiak, mahastietan, upategietan eta analisi laborategietan egindako erakustaldi praktikoekin konbinatuta, bai benetako ardoekin, bai aldatutako ardoekin, ikasgelan landutako kontzeptu teorikoak erabat ulertzeko helburuaz.
  • Kasu praktikoak
  • Ariketak banaka eta taldeka

Nahitaezko Kanpo Praktikak eta Master Amaierako Lana etengabeko komunikazioan gauzatuko dira ikaslearen, upeltegiko instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen artean, Batzorde Akademikoak koordinatuta.

EBALUAZIOA

Ikasleen etengabeko ebaluazioa egingo da ikasgai bakoitzean, bai eta derrigorrezko kanpoko praktiketan eta master amaierako lanean ere. Hainbat ebaluazio metodo erabiliko dira:

  • Hainbat motatako idatzizko azterketak (galdera laburrak, test motakoak, etab.)
  • Ikasleen lanen idatzizko eta/edo ahozko aurkezpena
  • Ariketa praktikoak, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo
  • Eskoletan aktiboki parte hartzea