Masterrari buruz | Enologia Berritzailea Masterra

  • Home
  • Masterrari buruz

SARRERA

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea oso dinamikoa da azkenaldian. Hainbat ardo ari dira agertzen beste kontinente batzuetako herrialde ekoizle batzuetan, teknika berriak ari dira sortzen mahastizaintzan, eta merkaturatze eta marketin estrategiak ere gero eta berritzaileagoak dira; horrek guztiak zalantzan jarri du beste zenbait ekoizpen eremuk eta markak historian lortu duten estatusa. Erronka horiei aurre egiteko, maila goreneko profesional espezializatuak behar dira, ardogintzaren hainbat negozio arlori eta upategien merkataritza kudeaketari buruzko ikuspegi integrala izango dutenak.

UPV/EHUren eta UPNAren Enologia Berritzailea masterrak mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko profesionalen ikuspegi zinez eguneratua eskaintzen du. Berariaz dakar diziplinarteko ikuspegia, eta garrantzi berezia eskaintzen dio ardogintzako jarduerak koordinatzeko eginkizunari, posizionamendu estrategia bati ekin ahal izateko, merkatu gero eta aldakorrago eta konplexuago batean. Hauxe da master hau beste masterretatik bereizten duena, asko eta asko ardogintzara bideratutako kontzeptua garatzen baitute gehien bat.

Diziplina anitzeko ikuspegiari esker, ikastaroa interesgarria izan daiteke aldez aurretik nekazaritzari ezinbestean lotutako titulaziorik ez duten ikasleentzat. Ondorioz, ardogintzan interesa duten ikasle eta profesional askoren eskura dagoen espezializazioa da.

INFORMAZIO OROKORRA

  • Diziplina arteko programa duen master ofiziala da, mahastizaintza sektoreko profesionalak prestatzea duena helburu, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizpenaren azterketa sakona egiten duena, mahastitik azken produktura arte. Programaren barruan daude ardogintzaren, enologiaren, dastaketaren eta upategien merkataritza kudeaketaren hainbat alderdi.
  • Nazioarteko ardoaren sektorearen ezagutza zabala duten profesionalen parte hartzea.
  • Praktikak upategietan.
  • Masterraren tesia upategi batean edo ikerguneetan.
  • Batez beste ehun ardo ingururen ebaluazioa, mundu osoko mahastizaintzako eta ardogintzako hainbat eskualdetako adierazgarri direnak.
  • Bisitak upategi eta ardoa ekoizten duten instalazioetara.
  • Doktorego tesirako sarbidea.
  • Eskolak emateko lekua: Lascaray Ikergunea (UPV/EHU, Arabako campusa, Gasteiz) eta Nekazaritza Ingeniaritzaren eta Biozientzien Goi Eskola Teknikoa (UPNA, Arrosadiako campusa, Iruña).
  • Hizkuntza:
  • Egutegia: Osoa, irailetik maiatzera. Arduraldi partzialeko programa, lanean diren profesionalentzat.
  • Eskola orduak: 60 ECTS (39 klase gelan + 6 praktika upategian + 15 Master Amaierako Lan)
  • Matrikularen prezioa: 2.000 €
  • Informazio gehiago nahi izanez gero: UPV/EHU | UPNA